Zerga-betebeharrak ez baditugu legezko epeetan betetzen, Administrazio Publikoek ukatu egin diezazkigukete eskatzen ditugun diru-laguntzak.

347 EREDUA

Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena da, informazio eredu bat da, hau da, ez du inolako ordainketa edo itzultzerik suposatzen. Eredu honen bitartez hirugarren pertsonekin egindako eragiketek 3.005,06€-ko (BEZ barne) kopurua gainditzen badute Zerga-Agentziari aitortzen zaio.

Aurkezteko epea: otsailaren 1etik 28ra

  • Simulazioa egiteko erabili diren adibideak:

Adierazpen egilea: IGEa (Izena adierazi IFK txartelean agertzen den bezala)

Adierazpen egileen zerrenda: karratu bakoitzean hornitzaileen datuak en cada cuadro los datos relativos a el proveedor.

1.- Aitortutakoa: Tximitxurri ( zerbitzu enpres); IFK: F 33159820
2016 urteko fakturazio guztia:…………….4.816,00€ BEZ barne ( urteko 1., 2. eta 4. hiruhilekoeetako fakturak)

2.- Aitortutakoa: XY EDITORES ( eskola materiala erostea, liburuak….) IFK: H 45987231
2016 urteko fakturazio guztia: …………………..15.000,00€ BEZ barne ( urteko lau hiruhilekoetan ordaindu diren fakturak)

Jarraibideak 347

347 ereduaren adibidea

 


110 eta 190 EREDUAK

Zure erakundeak autonomoak kontratatzen baditu jarduerak egiteko. Jarduera profesionala modu legalean egiten ari direla bermatzeko, Gurasoen Elkarteak dokumentu hauek eska diezazkioke autonomoari:

  • Jarduera ekonomikoen gaineko zergan (IAE) profesional bezala alta emateko agiria.
  • Langile autonomoentzako araubide bereziko alta, edo elkargo bateko mutualitatekoa, azken horretarako aukera badu.
  • Foru Ogasunarekikoak egunean dituela adierazten duen ziurtagiria.
  • Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela adierazten duen ziurtagiria.

Ordaintzeko faktura bat egin beharko da hilero, kontzeptua eta zenbatekoa adieraziz. Horri dagokion BEZa gehituko zaio, aplikatzekoa bada, eta % 15eko atxikipena ezarriko zaio (% 7ko atxikipena jarduera profesionaleko lehen bi urteetan), pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kontura. Azken zenbateko hori elkarteak Foru Ogasunari ordaindu beharko dio hiruhileko natural bakoitza amaitzean 110 ereduaren arabera (apirilaren, uztailaren, urriaren eta urtarrilaren 25ean); urtarrilean, 190 eredua bete beharko du, eta Foru Ogasunean aurkeztu. Atxikipen hori negoziaezina da, Foru Ogasunak ikuskapena egiten badu ordaintzeko erantzukizuna Elkartearena baita, eta ez profesionalarena.

Inprimakiak:

http://www.bizkaia.eus/ogasuna/ereduak/modelos.asp?familia=002&idioma=CA&aceptar=Bilatu&Tem_Codigo=2093


ZERGA-BETEBEHARRAK EGUNEAN DITUZULA EGIAZTATZEN DUEN ZIURTAGIRIA

Ziurtagiri hori diru-laguntzak eskatzean eskatu ohi digute.

Zer ziurtatzen du?

Egunean dauzkagula nahitaez aurkeztu beharreko zerga-aitorpenak.

Ez daukagula zerga-zorrik betearazteko aldian, edota, edukiz gero, atzeratuta, zatikatuta edo bertan behera utzita daudela.

Non eska daiteke ziurtagiri hori?

Hainbat modu dauzkagu:

  • Telefonoz, 901502000 telefonora deituta. Foru Ogasuneko erregistroetan ageri den helbidera bidaliko digute ziurtagiria.
  • Internet bidez ere eska dezakegu, BizkaiBai edo sinadura elektronikoaren bitartez (sinadura hori Izenperen bidez edo Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalaren bidez eskatzen da).
  • Foru Ogasuneko Bilboko bulegoetara edo deszentralizatutako bulegoetara joanez gero ere emango digute.

Bulegoen helbideak:

Balmaseda: Magdalena pasealekua, 2. 48800 Balmaseda.
Barakaldo: Foru pasealekua, 4. 48901 Barakaldo.
Basauri: Nagusia, 38 (sarrera Santiago kaleko 3.ean), anbulatorioaren aurrean. 48970 Basauri.
Bilbo: Basurtuko kaputxinoak, 2 eta 4. 48013 Bilbo.
Durango: Askatasun Etorbidea, 12. 48200 Durango.
Gernika-Lumo: San Juan Ibarra plaza, 5. 48300 Gernika-Lumo.
Getxo: Konporte z.g. 48992 Getxo.
Mungia: Erribide, 5. 48100 Mungia.
Portugalete: Castaños Jenerala, 41. 48920 Portugalete.

Bulegoetako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara