Eskola Publikoaren aldeko Estatuko Plataformak mobilizazioak antolatu ditu urrirako, LOMCEren eta hezkuntza arloko murrizketen kontra. Mobilizazio nagusia hilaren 24an izango da, Estatu osorako hezkuntza arloko greba orokorra antolatu baitute Estatuko sindikatuek, guraso elkarteek, irakasle taldeek, ikasle sindikatuek…
Mobilizazio horiekin bat egiteko urriaren 24ean klaseak amaitzean zuen
ikastetxeetan kontzentrazioak egitera animatzen zaituztegu, eskolako
gainontzeko kideekin batera.
Jadanik badituzue Gurasoen Federazioetatik bidalitako plastikoa. Berau erabili
dezakezue zuen kontzentrazioetan.
Guztion elkarlanarekin lortuko dugu gure hezkuntza babestea lege atzerakoietatik.