Sopuertako Gurasoek Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari eskatzen diote haien seme-alabak Lehenengo Hezkuntzako 1. maila herriko ikastetxean, La Baluga EEIn, ikasi ahal izatea. Horrela ez bada 5-6 urteko haurrek haien herriko lagunak utzi eta egunero 30 km egin beharko dituzte Euskal Eskola Publikoan ikasi ahal izateko. Eskaera hau Sopuertako Udalak eta La Baluga Ikastetxearen eskola kontseiluak ere luzatzen dute.

Momentuz 2012-2013 ikasturterako aurkeztu diren matrikulak ez dute Eusko Jaurlaritzaren erantzunik jaso. Familia talde honek egokia ikusten duen orori mezu hau harremaneko pertsonen artean eta sare sozialetan zabaltzea eta zuzenean Hezkuntzako arduradunei bidaltzea eskatzen diote.

Eusko jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren arduradun jaun/anderei:

Sopuertan eskolara joaten ez diren 7 haur eta beste 8 haur 5-6 urteoak (guztira 15) daude, herri honetan La Baluga ikastetxean Lehenengo Hezkuntza ipintzea eskatzen dutenak (gehi zuen eskuetan dagoen hori buruzko sinadura orria sinatu duten hainbat familiak eta Udal osoak).

Aldarrikapen hauek Sopuertan dagoen eskola publikoaren eskaera handiagatik sortu dira, biztanleen gorakada dela eta.

Gainera aldarrikapen hauen eskubidearen mempe daude 21/2009 lege-dekretua, 5 artikulua, 3. atalaren arabera.

Egungo aukera haur hauek Euskal Eskola Publikora joateko egunero 30 km egitea denez, eskaera hau luzatzen dizuet legea bete dezazuen 2012/2013 ikasturterako La Baluga Ikastetxean Lehenengo Hezkuntzako lerroa irekiz, eta berez:

1) BAIMENA EMATEA haur hauek 2012/2013 ikasturtean Sopuertako La Baluga ikastetxeanikasi ahal izateko.

2) ERANTZUN FORMALA EMATEA matrikula hauei eta beste 8 familiei, zeinek beste ikastetxean izena eman eta gero Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntzako Bizkaiko Delegaritzan idatzi bat aurkeztu zuten (2012ko otsailaren 29an erregistroan sartuta), non La Baluga ikastetxean Lehenengo Hezkuntzako 1. maila ikasteko asmoa adierazten zena.

Eskerrik asko