Ekainaren 7an Elgoibarren ospatuko dugun Euskal Eskola Publikoaren 24. Jaiaren egitaraua aurkeztu dute gaur Elgoibarren herri eskolako bi irakasleak (Rakel Agirre eta Ana Etcheverry) eta EHIGEko koordinatzaile Lurdes Imazek.

Lehenik eta behin eskolako irakasleek orain arte egin dituzten jardueren errepasoa egin dute: lekukoa jasotzea, Errealeko “Emakumeak “Txuri Urdinez” erakusketa, eskubaloi partidua, bideokliparen aurkezpena, Korrika, Euskararen eguneko kalejira, etab. Gero, egitarauaren jarduera batzuk azpimarratu dituzte.

JAIA FOLLETOA 2015 JAIA FOLLETOA 2015Inprimatzeko eskuorria