Euskal Eskola Publikoko EHIGE, BIHE eta SAREAN elkarteek Hezkuntza digitalaren 1. topaketak antolatu dituzte otsailaren 5ean Durangon.

Topaketa hauen helburua hauxe da: Euskal Eskola Publikoko guraso eta irakasle, instituzio eta enpresen arteko eztabaida-guneak sortzea, gure ikastetxeetan sistema digitalak nola sartu nahi ditugun erabakitzeko.

Web gune bat prestatu dute topaketatarako, bertan aurkituko duzue egitaraua eta izena-emateko orria. Bertaratzeko aukerarik izan ez ezkero, videostreaming  bidez jarraitzeko aukera ere baduzue.

Eman izena azkar, lekua mugatua da eta! eskoladigitala.euskaleskolapublikoa.eus

Eskola digitala