Eskola digitalaren IV. topaketak¬ Bilbon ospatuko dira otsailaren 21 eta 22an. Euskal Eskola Publikoak digitalizaziorantz egin behar duen ibilbideaz hausnartzea eta ikastetxeen ezagutza digitala hobetzea da HEIZE (Bihe-Sarean) federazioa eta EHIGE konfederaziok antolatzen dugun ekimen honen helburua.

Topaketok,¬ hezkuntza arduradunen, zuzendaritza taldeen, IKT dinamizatzaileen, irakasleen, gurasoen, aholkularien, enpresen eta abarren¬ topaleku izango da beste behin.

Ikuspegi horretatik, eduki anitzek osatuko dute topaketen egitaraua: agintarien hitzaldiak, adituen aurkezpenak, ikastetxeen esperientziak, enpresen proiektu pedagogikoak eta tailer didaktikoak, argitaletxeen material aurkezpena, ekipoen eta materialen erakusketak… entzuteko, ezagutzeko eta partekatzeko aukera izango da.

EUSKAL IKASTETXE PUBLIKOEN ESPERIENTZIAK

Besteren artean, Aduna Eskola Txikia, Orokieta Herri Eskola, Koldo Mitxelena BHI eta Lizardi BHIko kideek beraien ikastetxeetan digitalizazioaren inguruan aurrera eramandako esperientzien berri emango digute. Sortutako erronken aurrean topatu dituzten erantzunak eta aurrera begirako helburuei buruz arituko dira. Informazio eta Komunikazio Teknologietan murgiltzeak dakarren berariazko aldaketa metodologikoari nola aurre egin dioten Euskadiko ikastetxeen izaera anitza kontutan hartuz.

HITZALDIAK

Hezkuntza digitalaren garapenerako orientazio pedagogikoak emango ditu Fernando Trujillo Granadako Unibertsitateko irakasle, IKT, kulturartekotasuna, hizkuntzen irakaskuntza eta hezkuntzan adituak,

Marc Sanz L√≥pez-ek, Europa hegoaldeko ‚ÄúGoogle for education‚ÄĚ arduradunak, Hezkuntzaren eraldaketaren nondik norakoak aztertuko da teknologiaren ikuspuntutik.

ENPRESEN HITZALDIAK

15 Informatika enpresa, hezkuntza eduki eta gestio plataforma eta argitaletxetik gora beraien produktuak aurkezteko parada izango dute.

EUSKALTEL eta EPSON dira jardunaldien babesle nagusiak, bi eremu formatiborekin. Horrekin batera Stand Zone bat ere izango da non enpresa ezberdinen gailu digital, produkzio teknologikoak zein argitaletxeen gela eta ikastetxerako azken berriak ikusgai izango diren.

FAMILIENTZAKO HITZALDIA

Eskola Digitala / Euskal Eskola Publikoaren Digitalizazio Planaren aurkezpena – Xabier Mendizabal

Familien parte-hartzea ikastetxeko digitalizazio esperientzian – Irantzu Gallastegi, Aranbizkarra LHI

Info + eskoladigitala.euskaleskolapublikoa.eus