Urduñako udal-sukaldea proiektuaren alde lan egiten duten taldeko kideok proiektuari honi buruzko informazioa eta egoeraren berri eman nahi digute. Era berean, ikastetxe publikoetako jantokien berezko kudeaketaren aldeko eta dekretu aladaketaren aldeko adierazpena egitea ere proposatu nahi digute. Horretarako, irailaren 21ean, ostirala, 10:00etan egingo dute bilerarako deia egiten dute. 12:00etara arte iraungo du, eta Bilbon, Bolunta egoitzan, Ronda kalea z/g, 2ºsolairuan, 2º gelan egingo da. Honako gai hauek jorratuko dira bertan:

  • Eskolako jantokien autokudeaketarako proiektuaren aldeko testuaren proposamen bateratua (eskolako jantokien aldeko adierazpena).
  • Aurretiaz onartutako adierazpenerako atxikimendua.
  • Estrategi bateraturako hitzarmena.
  • Ustezko salaketa-ekintzak.
  • Ekimenaren aldeko taldeak eta Nekazaritza Saila zein Hezkuntza Saila batzartzeko eskaera.
  • Beste batzuk.

Urduñako udal-sukaldearen proiektua

Eskola jantokien dekretu berri baten aldeko manifestuaren proposamena