Uztailean zehar webgune hau eta facebook-en ireki dugun kontua -sarrera libre da- eguneratuko ditugu (www.facebook.com/bige.gurasoenelkartea).  Lotura/IGEak atalean zuen webgune batzuetarako estekak ditugu, baina ziur gaude azken aldi honetan IGE gehiagok zabaldu duzuela IGEaren webgunea, bloga edota facebook kontua eta oraindik ez dugu ezagutzen zuen helbidea.

Facebook-en kontua ireki al duzue? Webgune berria edo facebook-en kontu bat ireki baduzue helbidea bidali ahal diguzue hurrengora: bige@bige.org. Webgunea goian aipatutako atalean argitaratuko dugu eta facebook kontua lagunak izateko erabiliko dugu eta bakoitzak argitaratzen dugunaren berri izateko. Nahi duzuenean begiratu ahal duzue guk argitatzen ditugun albiste mota eta zelako trataera ematen diegu.

Bidalizkiguzue zuen helbideak!