Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataforman, laguntza humanitarioaz harago joan nahi dute, ziur baino ziurrago baitaude salaketa politikoa dela pertsona guztiontzako justizia eta duintasuna erdiesteko ezinbesteko aldaketaren motorra. Hori dela eta, 2017ko apirilaren 29an eta 30ean Gernikan ospatuko den ekitaldi bat antolatu dute, bertan, Euskal Herriko, Espainiako estatuko eta beste herrialde batzuetako milaka lagun bilduko dira.

  • Apirilaren 29an, larunbatean, errefuxiatuei babesa agertzeko martxak egingo dira. Euskal Herriko hainbat tokitatik abiatuta, zutabetan iritsiko dira Gernikara, non ekitaldi hunkigarria egingo den atzoko eta gaurko Guernica horien oroimenez. Aurreikusita dago giza eskubideen eta bakearen arloko mundu-mailako zenbait erreferente etortzea.
  • Apirilaren 30ean, igandean, gaien araberako tailerrak eta esperientzi mahaiak antolatuko dira: babes- eta asilo-eskubidea; antimilitarismoa; feminismoa; faxismorik eta arrazismorik ez; antikapitalismoa; harrera-esperientzia; Hegoaldeko muga; desobedientzia. Guztiak ere esperientzia, konpromiso eta borroka sozial ugariak ikusgai jartzeko xedez, hala nola gerturatzen diren mugimendu eta kolektiboen artean sareak eraikitzen jarraitzeko.

Familiek eta eskolek gure babesa eskaini nahi diegu pertsona errefuxiatu eta migranteei, hori dela eta BIGEtik zutabeetan, zein egun horietan egingo diren jardueretan parte hartzera animatzen zaituztegu. Familiei banatzeko triptiko bat prestatu dugu: