Sanchez Marcos Eskolaren “Mundu handi bat gure ikasgela txikian” proiektuak Bilbao Norte-Sur eskola solidarioak 2016 saria jaso du. Epaimahaiak adierazi du ekimen hori ikastetxe inklusiboaren adibide argia dela, ikasleei zor zaien errespetua eta desberdintasunaren onarpenaren hastapenak barneratzen dituelako eta modu malguan antolatzen delako, ikasle guztiak kontuan hartu ahal izateko.

Bilbao Iparra-Hegoa sariek jendaurrean saritzen dute ikastetxeek ikastordu batzuk balioen hezkuntzan erabiltzea, batez ere elkartasunaren, kultura aniztasunaren eta Giza Eskubideen alde.

Info+