Ikastetxeetako eskolaz kanpoko jardueretan ikuskapenak egiteko kanpaina bat hasi dute Euskadiko Autonomi Erkidegoan Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaritzatik.

Horregatik, IGEetan, kontratazioak araudiaren arabera egiteko aukerak aurkeztu nahi dizkizuegu.

  1. Zerbitzua sektoreko enpresa bati azpikontratatzea

Horretarako kontratuak zerbitzuetako enpresa baten bitartez egin behar dira, kontratu horietan lan baldintzak adieraziz. IGEak monitoreak era egokian kontratatuta daudela egiaztatu behar du.

Zerbitzuak alokatzeko kontratu hori gure web orrian aurkitu dezakezue (https://www.bige.eus/igeak/antolakuntza-eta-kudeaketa).

  1. IGEa enpresa bihurtzea

Hurrengo betebeharrak izango ditu IGEak:

  • Gizarte Segurantzan enpresa bezala alta hartzea (kontu zenbakia eskatu)
  • Hiruhilabeteko (110) eta urteroko (190) kudeaketak ogasunean aurkeztea.
  • Kontratuak eta nominak kudeatzea
  • Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak kudeatzea (TC1 eta TC2 buletinak)
  • Prebentzio lanak eta langileen azterketak egitea
  1. Boluntarioak

Boluntariotza pertsona fisikoek aurrera eramaten duten interes orokorreko ekimen-multzoa izango litzateke, betiere hurrengo baldintzak betetzen direnean:

a) Norberaren probetxurako ezer lortzeko asmorik gabekoak izatea eta elkartasunak bultzatuak izatea.

b) Borondatezkoak eta askatasun osoz eginak izatea; arrazoia lan-, funtzionariotza- edo merkataritza-harremana ez izatea, ez eta obligazio pertsonala edo betebehar juridikoa ere.

c) Irabazi-asmorik ez duten erakundeen bidez eta programa edo egitasmo zehatzei jarraiki eginak izatea.

d) Ordainsaririk gabeak izatea.

e) Ordaindutako zerbitzu profesionalak inolaz ere ez ordezkatzea.

Boluntarioek boluntario hitzarmena sinatu beharko dute eta IGEak boluntario horientzako istripu aseguru bat izenpetu beharko dute derrigorrez. Hitzarmenaren eredua web orrian dago: (https://www.bige.eus/igeak/antolakuntza-eta-kudeaketa).

Informazio gehiago behar izanez gero edo zalantzak argitzeko jar zaitezte BIGErekin harremanetan.