Aste honetan matrikulazio kanpainari hasiera eman zaio. 2016ko abenduaren 2ko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendeko Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2017-2018 ikasturtean izena emateko eskaerak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epea ezartzen du, baita ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak ere (EHAA, 2017-01-16)

Izena emateko eta eskaerak aurkezteko epea:

  • On-line: 2017ko urtarrilaren 30etik otsailaren 9ra
  • Ikastetxean: 2017ko urtarrilaren 30etik otsailaren 10era

Arautegia, egutegia, arauak eta dokumentazioa

Hemen duzue Bizkaiko ikastetxe publikoek antolatu dituzten ate irekien jardunaldiak.