Murrizketen kontra Euskal Eskola Publikoan eta hezkuntza sistema propioaren alde martxoaren 22an antolatu diren mobilizazioetan parte hartzera animatzen ditugu familiak, eskola komunitateetako gainontzeko kideekin batera.

EHIGE-k urteak daramatza murrizketa hauek salatzen (ordezkapenak, ratioak, material kurrikularrak, familien parte-hartzea, eta abar). Ez dago Euskal Eskola Publikoa sistemaren ardatz egituratzaile eta bateratzailea izatearen aldeko apusturik Eusko Jaurlaritzaren aldetik. Eskola publikoaren beharrak asetu gabe, itunpeko sarera desbideratzen dira urtero inbertsioak. Bestalde, LOMCE aplikatzen jarraitzen du Eusko Jaurlaritzak, gure hezkuntza sistemaren beharrei erantzuten ez dien legea eta sistemaren pribatizazioa areagotzen ari dena.

Guzti hori dela eta, sindikatuek ikastetxeetan konbokatu dituzten mobilizazioetan parte hartzera deitzen ditugu familiak eta bereziki 12:00etan deitu direnetan EAEko hiru hiriburuetan.