Martxoaren 7an eta 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu eskola publikoko ikasleak Futbolariak eta Printzesak antzezlana ikustera eramanez.

Futbolariak eta Printzesak Eidabek sortutako antzezlana da. Topiko sexistekin hautsi nahi duen haur eta gaztetxoentzako komedia azkarra. Esketx moduko eszena laburretan zehar, parekidetasunean bizitzea zailtzen duten egoerak umorez agerian utziko dituzte, antzerki jolasa eta musika lagun dutela.

Libre izango gara, antzezlanaren abesti bat:

Jarduera hau Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza sailarekin elkarlanean antolatu dugu. Hurrrengo ikastetxeek parte hartuko dute: Felix Serrano, Pagasarribide, Intxisu, Gabriel Aresti, Gallego Gorria , Briñas eta San Inazio.

Antzezlanari buruzko informazio gehiago: http://eidabe.com/

12402033_547634452054065_1684085538047083089_o