Maiatzaren 25ean denona eta denontzako Euskal Eskola Publikoaren aldeko eta segregazioaren kontrako kontzentrazioa antolatu du Gasteizko Euskal Eskola Publikoaren aldeko plataformak.

Eskola publiko anitza, inklusiboa eta kalitatezkoa aldarrikatzen dute, umeak beren familien maila sozioekonomikoa, sexua, jatorria zein sinesmena edozein izanda ere, aukera berdintasunean hezi nahi dituena, eta euskal hezkuntza sistemaren ardatz eratzailea dela ozen esan nahi duena.

Horrekin batera, egunez egun sinetsi eta haren alde lan egiten dugun eskola honen indarra nabarmentzeaz gain, bertan gertatzen ari diren segregazio egoerak ere salatuko dituzte.

Kontzentrazioa hiriko hiru leku ezberdinetatik aterako diren 3 zutaberekin hasiko da

18:30etan, 3 zutabe hauek Andra Mari Zuriaren plazan batuko dira.

Parte hartu!