Urtero euskarazko kultur ekoizpenaren erakusleiho da Loraldia festibala. Diziplina artistiko guztiak hartuko ditu kontutan eta maila guztietako ikusle-entzuleengan pentsatuta diseinatzen da. Udaberrian, apirilean, eta Bilbon eratuko den kulturaldia da, eremu integratzaile eta garaikidea.

Kulturaren transmisioa gazteen eskuetan dago. Hala, hezkuntza zentroetan kultur jarduerak garatzen ditugu guraso eta irakasleek, etorkizunean sortzaile zein kontsumitzaile izango direnak kulturara erakartzeko.

Era berean, euskarak etorkizun oparoa izatearen giltza nagusia ere transmisioa da. Transmisioari esker, euskarak milaka urte iraun ditu bizirik eta halaxe segi dezan, gure hizkuntza erdigune duten kultur ekimenak sustatu nahi ditugu eskola eta institutuetan
Bigarren urtez, LORALDIA festibalaren barruan DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako ikuskizunak eskaintzen dira:

  • Muxua” Tanttaka antzerki taldearen eskutik (obra gogorra da, beraz, DBH 3 eta 4 eta Batxilergokoentzako gomendatzen da). Apirilak 20, goizeko 11:00etan Arriaga antzokian.

LoraldiaEskola1

  • Pastoralak eta Maskaradak” hitzaldi musikatua. Mixel Etxekopar kantari eta bertsolariaren eskutik (hau DBH 1, 2 3 eta 4 zein Batxilergokoentzako da egokia). Apirilak 20, goizeko 11:00etan, Campos Antzokian (Kupulan)

LORALDIA ESKOLA 2016

LORALDIA eskola 2016 – ikuskizunean laburpena

Sarrerak 3 euroko kostua du. Zentro bakoitzetik zenbat ikasle joango diren dakizuenean produkzioa@loraldia.eus helbidera idatzi sarreren kudeaketa bateratuta egiteko.
Parte hartzera animatzen zaituztegu!!

Informazio gehiago jasotzeko:
LORALDIA: produkzioa@loraldia.eus
BIGE: Irune Uria, tel 944 16 93 60; iuria@bige.eus

CabeceraLORALDIA2016