Loraldia Euskal Kulturaren udaberriko topaketa berria da. Apirilaren 23tik 26ra Bilbon gure kulturaren adierazpen guztiak biltzen dituen hitzordu ezinbestekoa. Antzerkia, zinema, musika, dantza, bertsolaritza, literatura, arte plastiko eta bisualak… plazaratuko dira hirian. XXI. mendeko Lore Joko modernoak izan nahi dituen kulturaldia.

Loraldiaren xedetako bat euskal kulturaren transmisioa da eta bide horretan eratu dugu Loraldia eskola. Izan ginena gaurko plazara ekarri eta gazteei erakutsi. Hori dela eta, aurtengo edizioan euskal musikaren historia kontatzen duen berbaldi musikatua antolatu dugu.

BAGA BIGA HIGA hitzaldi musikatua

Loraldia-2Euskal Musikaren Historia kontatzen eta kantatzen duen hitzaldi musikatua da. Bi musikari handi, Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta (Ken 7ren kantaria), dira berbaldi honen gidariak. 60ko hamarkadatik gaur egunera arte euskal musikaren ibilbidea transmititzen duen ikuskizuna. Hitzez, kantez eta ikus-entzunezkoez gure musikaren pasarterik nabarmenenak ezagutzeko aukera paregabea.

DBH 3. eta 4.,  batxilergoa eta euskaltegiko ikasleentzat
apirilaren 24an.
Sarrera: 3€ (BIGEren bitartez 2€, iuria@bige.org / 944 169 360)
www.loraldia.eus