LOMCE eta Heziberrik ikasturte-amaierako ebaluazioa ezartzen dute Lehen Hezkuntzako 3. mailan. Gurean, orain arte 4. mailan egin den ebaluazio diagnostikoa ordezkatuko du ebaluazio honek.

Azterketa hau froga pilotu moduan egingo da 15 ikastetxe publikotan maiatzean.

Aldaketa honek ez du inolako justifikazio pedagogikorik eta hankaz gora ipiniko du orain arte egindako lan guztia froga diagnostikoekin, ez baitugu aukerarik izango aurreko ikasturteetako emaitzekin konparaketak egin eta hobekuntza planak ezartzeko. Are gehiago, ziklokako antolaketa apurtuko du lehen hezkuntzan.

Justifikaziorik gabeko LOMCEren aplikazio argia izanik eta seme-alabentzat inolako eragin akademikorik ez duenez, azterketa hauetan parte ez hartzera deitzen ditu EHIGEk familiak, eta aukeratzen diren ikastetxeetan froga honen kontrako kanpainak egingo dituela adierazten du.