LOMCE eta Heziberrik ikasturte-amaierako ebaluazioa ezartzen dute Lehen Hezkuntzako 3. mailan. Gurean, orain arte 4. mailan egin den ebaluazio diagnostikoa ordezkatuko du. Azterketa hau froga pilotu moduan egingo da 15 ikastetxe publikotan maiatzean edo ekainean.

Gure ustez azterketa hau kaltegarria da ikasleentzat. Izan ere aldaketa honek ez du inolako justifikazio pedagogikorik eta hankaz gora ipiniko du orain arte egindako lan guztia froga diagnostikoekin, ez baitugu aukerarik izango aurreko urteko emaitzekin konparaketak egin eta hobekuntza planak ezartzeko. Are gehiago, ziklokako antolaketa apurtuko du lehen hezkuntzan.

Ondorioz, zuen ikastetxea aukeratua izan bada, azterketaren kontrako kanpaina egitera animatzen zaituztegu. Beti bezala, dagokizuen Federazioaren laguntzan izango duzue.

Azterketa egin behar duten gurasoek bete dezaketen orri-eredu bat duzue testu honen azpikaldean. Gogoratu azterketa ez egiteak ez du inolako eragin akademikorik ikaslearentzat.

Era berean, eta gutxi barru eskola kontseilu bat izango duzuela kontuan hartuz, eskola-komunitate osoa froga honen kontra agertzea eta azterketa ez egitea erabakitzen duten familiei euren babesa ematea proposatzen dugu. Testu honen azpian duzue eskola kontseiluan adosteko proposamena.

Familiak 3.mailako azterketa

Eskola kontseiluak 3. mailako azterketa 2014-2015