Urtarrilaren 26an jardunaldi irekia antolatu du Gure Platera Gure Aukerak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziarekin batera. Christophe Corbiere-ek bisitatuko gaitu, Frantziako Isère Departamentuko Nekazaritza sailean bigarren hezkuntzako jantokiak bertako produktuekin eta ekologikoekin kudeatzeaz arduratzen da Corbiere. EAEko eskola-jangela publikoetan egindako ikerketaren emaitzak ezagutzeko aukera izango dugu ere eta Sandander-eko Cisneros ikastetxe publikoko ordezkariek eskola-jangela iraunkorraren esperientzia kontatuko digute.