Garraio publikoa erabili: Bizkaibusek Durango eta Bilbotik doazen zerbitzuak errefortzatuko ditu.

Atseden gunea: Isuntza ondartzaren goialdean dagoen parkean.

Bazkaria: Eskolapen kokatuta dagoen EHIGE informazio gunean lor ditzakezue tiketak.
Dastamen ezberdinentzako paella izango dugu (7€).
Aurreko urteotan bezala label hanburgesak dastatzeko aukera izango da. Jasotzen den dirua Ugandako proiektu solidario batentzat izango da. (2€)
Eskola, plaza eta portuaren gunetan bokadiloak erosteko aukera izango da.

Denda: Jaiaren materialen salmenta Plazan eta Eskolapen egingo da.

Birziklapena: Lea artibaiko Amankomunazgoarekin elkarlanean, “Garbi Jokatu hondakinekin “ kanpainarekin bat egin dugu eta hondakinak sailkatzeko ontziak egongo dira jai-gune osoan. Herri txukun mantentzeko eskaria luzatu nahi diegu Jaira egorriko diren lagun guztiei.