2014rako ikasleen guraso-elkarteei zuzendutako Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzen deialdia argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren orrialdean:

AGINDUA, 2014ko ekainaren 11koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Helduen Hezkuntzako ikasleen elkarteentzako eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzako laguntzetarako deia egiten duena.

Eskabideak ekainaren 13tik aurrera eta uztailaren 11 baino lehen aurkeztuko dira. Hauek dira eskaera egiteko bete behar dituzuen dokumentuak:

Eskaera
Gastuen aurrekontua
Beste Finantziazio iturri batzuk

Dokumentu horiek betetzen laguntzeko hurrengo jarraibideak prestatu ditugu: Jarraibideak