2013ko IGEei zuzendutako diru-laguntzen behin-behineko ebazpena argitaratu zen abenduaren 20n. Behin-betikoa 2014ko urtarrilaren lehenengo hamabostaldian argitaratuko da.
Ebazpena I eranskina II eranskina

Justifikatzeko epea 2014ko urtarrilaren 15ean bukatuko dela gogoratzen dizuegu. Diru-laguntza justifikatzeko dokumentu betegarriak eta jatorrizko fakturak entregatu behar dituzue. Entregatutako dokumentu guztien fotokopia egin eta artxiboetan gorde itzazue. Ikusiko duzuenez justifikazio orrietan ez dago lekurik IGEaren izena idazteko, beraz eskuz ipintzea gomendatzen dizuegu.

IGE batzuetan dokumentu horiek zabaltzeko arazoak izan dituzue, zuen ordenagailuetan Adobe Reader bertsio zaharra duzuelako izan daiteke, hurrengo estekan deskargatu eta instalatu dezakezue azken bertsioa.

Laguntza edo argibideren bat behar baduzue federaziora deitu.