2015rako ikasleen guraso-elkarteei zuzendutako Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzen deialdia argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren orrialdean:

AGINDUA, 2015eko maiatzaren 6koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Helduen Hezkuntzako ikasleen elkarteetarako eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteetarako laguntzetarako deia egiten duena.

Eskaera aurkezteko dokumentzaioa eta kontuan hartzeko informazioa:

  • Epea: Maiatzaren 15etik ekainaren 15erarte.
  • Laguntza IGEak 2015eko urtarrilaren 1etik abenduaren 10era egindako ekintzetarako da soilik (Diru-laguntzaren justifikazioa 2015eko abenduaren 10a baino lehen aurkeztu beharko da).
  • Eskaera aurkezteko bi aukera: aurrez aurre eta online

AURREZ AURRE:

0- Hiru dokumentu aurkeztu behar dira: Aurrekontua, Beste finantziazio iturri batzuk eta eskaera

1- Aurrekontua eta Beste finantziazio iturri batzuk dokumentuak bete, gorde eta inprimatu (2 kopia egin bat entregatzeko eta bestea gordetzeko):

Aurrekontua

Aurrekontua betetzeko azalpenak:

  • Ikastetxearen datuak: Ikastetxeak Hamaika Esku programan parte hartzen du?-> ikastetxean galdetu
  • Ikasleen ondorengo % hartzen duela adierazten du: 100
  • Jardueren aurrekontua:
    3.1. Jarduerek eragindako gastuetarako eta azpiegitura gastuetarako
    Kontzeptua: Atal honetako fakturek %100 balio dute justifikazioa egiteko orduan. BIGEko kuota, telefono gastuak, bulego materiala…
    3.2. Ikasleen gurasoei zuzendutako formakuntza jardueren gastuetarako: Atal honetako fakturek %100 balio dute justifikazioa egiteko orduan. Guraso eskolak, gurasoentzako hitzaldiak…
    3.3. Ikasleen gurasoei zuzendutako eta 3.2 puntuan jaso ez diren beste jardueren gastuetarako: Atal honetako fakturek %50 balio dute justifikazioa egiteko orduan.
    3.4. Ikasleei zuzendutako formakuntza jardueren gastuetarako: Atal honetako fakturek %100 balio dute justifikazioa egiteko orduan.
    3.5. Ikasleei zuzendutako eta 3.4 puntuan jaso ez diren beste jardueren gastuetarako: Atal honetako fakturek %50 balio dute justifikazioa egiteko orduan.
  • Amaieran IGEko presidentearen sinadura eta IGEaren zigilua jarri behar dira

Beste finantziazio iturri batzuk

“Beste finantziazio iturri batzuk” dokumentuan:

  • Beste finantziazio iturriak erabili dituzu? -> EZ markatu
  • Beste laguntzak eskatu dituzu? -> EZ markatu )

2- Eskaera orria bete (online egin behar da, “aurrekontua” eta “beste finantziazio iturri batzuk” dokumentuak igo behar dira, amaieran inprimatzeko aukera ematen du, 2 kopia inprimatu bat entregatzeko eta bestea gordetzeko)

Eskaera orria

Dokumetu hau betetzeko azalpen batzuk:

  • Datu pertsonalak titularra: IGEaren datuak
  • Datu pertsonalak ordezkaria: presidentearen edo IGEko kide baten datuak
  • Erantzukizunpeko adierazpenak: “Ez da laguntzarik jasotzen ari xede eta helburu berarekin administrazio publikoen edo erakunde pribatuen eskutik.” aukeratu)

3- 3 dokumentuak Zuzenean zerbitzuan aurrez aurre aurkeztu edo postaz bidali (posta bulegoan zigilua jar dezatela):
Gran Via 85
48011 Bilbao


 

ONLINE

Online egiteko ziurtagiri elektronikoa izatea beharrezkoa da.

1-Aurrekontua eta Beste finantziazio iturri batzuk dokumentuak bete eta ordenagailuan gorde:

Aurrekontua

Aurrekontua betetzeko azalpenak:

  • Ikastetxearen datuak: Ikastetxeak Hamaika Esku programan parte hartzen du?-> ikastetxean galdetu
  • Ikasleen ondorengo % hartzen duela adierazten du: 100
  • Jardueren aurrekontua:
    3.1. Jarduerek eragindako gastuetarako eta azpiegitura gastuetarako
    Kontzeptua: Atal honetako fakturek %100 balio dute justifikazioa egiteko orduan. BIGEko kuota, telefono gastuak, bulego materiala…
    3.2. Ikasleen gurasoei zuzendutako formakuntza jardueren gastuetarako: Atal honetako fakturek %100 balio dute justifikazioa egiteko orduan. Guraso eskolak, gurasoentzako hitzaldiak…
    3.3. Ikasleen gurasoei zuzendutako eta 3.2 puntuan jaso ez diren beste jardueren gastuetarako: Atal honetako fakturek %50 balio dute justifikazioa egiteko orduan.
    3.4. Ikasleei zuzendutako formakuntza jardueren gastuetarako: Atal honetako fakturek %100 balio dute justifikazioa egiteko orduan.
    3.5. Ikasleei zuzendutako eta 3.4 puntuan jaso ez diren beste jardueren gastuetarako: Atal honetako fakturek %50 balio dute justifikazioa egiteko orduan.
  • Amaieran IGEko presidentearen sinadura eta IGEaren zigilua jarri behar dira

Beste finantziazio iturri batzuk

“Beste finantziazio iturri batzuk” dokumentuan:

  • Beste finantziazio iturriak erabili dituzu? -> EZ markatu
  • Beste laguntzak eskatu dituzu? -> EZ markatu )

 

2-Eskaera aurkeztu:
https://www.euskadi.eus/y22-izapide/eu/contenidos/ayuda_subvencion/ampas_2015/procedures/proc_20155129127466/eu_def/electronic_partial.shtml