Unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako IGEentzako diru-laguntzen deialdia argitaratu da EHAAn.

Eskaera egiteko ondoko dokumentuak bete eta aurkeztu¬ beharko dituzue:
Eskaera-orria, gastu aurrekontua eta beste finantziazio iturri batzuk.

Dokumentazioa betetzeko baliagarria izango den informazio-orria prestatu dugu.

Urriaren 9a baino lehen aurkeztu behar dituzue dokumentu horiek Zuzenean zerbitzuaren bulegoan:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo (Bizkaia)
(ordutegia: goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte)

Eskaera online egiteko aukera ere eskaintzen dute aurten baina horretarako ziurtagiri elektronikoa izatea beharrezkoa da. Aurrez aurreko eskaera egitea gomendatzen dizuegu, ziurtagiri elektronikoa ez baduzue behintzat.