Euskera, euskal kultura, elkarbizitza… bultzatzea helburu duten eskolaz kanpoko jarduerak antolatzeko eta ikuskizunak eta jolas-jarduerak kontratatzeko laguntza eta aholkularitza eskaintzen dizuegu.

  • Euskal Ekoizpenak: Adin guztietarako eta gai askotarikoak. Antzerkia, kontalariak eta magoak, pailazoak, zientzia ikuskizuna
  • Euskara eta Euskal Kultura: saio didaktikoak eta partehartzaileak. Herri kirolak eta euskal musika tresnak, Euskal Kultura
  • Tailerrak: trinkoak; gaikakoak…
  • Euskara eta Kirola: aski ezagunak diren hainbat kirolari euskaldunak institutu edo eskoletara hurbilduko dira, bere esperientzia ikasleekin konpartituz.
  • Guraso eta legezko tutoreentzako hitzaldiak:   Hitzaldi hauen bidez baliabideak eskaintzen ditugu  gurasoei (euskaldunei eta erdaldunei) beraien seme-alaben heziketa eta euskalduntze prozesua  laguntzeko. Euskaraz ez dakiten gurasoentzkao hitzaldiak, guraso euskaldunentzako hitzaldiak.
  • DO-RE-MI-KA:  LHko 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendutak kontzertu didaktikoak:  Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoak eskaintzen duen ikuskizun honek arrakasta handia izan du ikasleen parte hartzeagatik eta orkestra baten musikaren hastapenak ezagutzera emateko egiten den ikuspegi didaktikoagatik, adibide ezagunen eta ulerterrazen bidez. Hurrengo deialdia: 2017

Info +: iuria@bige.eus

 

BALIABIDE INTERESGARRIAK

Familian euskararen erabilera sendotzeko baliabideen proposamena:

Euskara sustatzeko ekintza plana
Eman giltza
Ume elebidunen gurasoentzako eskuliburua
ku-ku! haurrekin hitz egiten hasteko
Euskarazko produktuen katalogoa
Ama, Aita eskolako lanak neuk egin behar ditut!
Bilbon euskaraz
Guraso.com
Zuen udalaren euskara zerbitzua

 

Burutzen ditugun proiektuek  Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako  Hizkuntza Politikarako sailaren babesa eta laguntza jasotzen dute.