IGEentzako erantzukizun zibilaren asegurua

BIGEk erantzun zibileko aseguru bat kontratatu eta ordaintzen du federatutako IGE guztientzat. IGEaren zuzendaritza batzordea eta honek eskuordetzen dituen pertsonak estaltzen ditu.
Erantzukizun zibileko aseguruaren poliza (pdf)

Ikasleentzako eskola aseguru medikua

BIGEk kontratatzen du ikasleentzako borondatezko aseguru hau. 11,70 € kostatzen da ikasleko. Irailaren 15a bino lehen asegurua egingo duzuen ala ez jakinarazi behar diguzue.

Ikasleentzako asegurua MUTUA GENERAL DE SEGUROS-en bidez egin dugu eta mediku zerbitzua IKASLARIN-ek emango digu. Protokoloa betetzea derrigorrezkoa izango da.

BIGEra bidali behar dituzuen datuak hauek dira:
•    Ikastetxearen izena
•    Aseguratutako ikasleen zerrenda.

gisasi@bige.eus helbidera bidali behar dira datuak

Urriaren 7a baino lehen bidali behar dira datuak

Boluntarioentzako asegurua

Guraso elkarteek antolatzen dituzten jardueretan bolondres aritzen diren pertsonei zuzenduta dago. Aseguru hau MUTUA GENERAL DE SEGUROS-en bidez emango dugu.

Aseguru honen kostea 7 € urteko eta bolondreskoa da. Interesaturik bazaudete informazio hau bidali behar diguzue:

•    Bolondresaren izen-abizenak
•    NANa
•    Egiten duen jarduera
•    Asteko ordu kopurua

gisasi@bige.eus helbidera bidali behar dira datuak

Bolondres batek istripua izanez gero jarduteko 2016-2017

boluntarioentzako_aseguruaren_polizaren_laburpena_(pdf)