Zerbitzu hauek eskaintzen dizkio BIGEk federatutako IGEei:

  • Telefono zerbitzua egunero.
  • Aurrez aurreko laguntza, Gurasoen Elkartearen eskakizunen arabera.
    Orotariko aholkularitza: elkarte bat nola antolatu, lege aholkularitza, juridikoa, lan arlokoa…
    Ikastetxe bakoitzaren behar eta nahi zehatz eta premiazkoak jaso eta bideratzea, udalerri, eskualde edo erkidego mailako administrazioen aurrean ikastetxeen ikuspegia azaltzeko.
  • Informazio zehatza ematea honako gai hauei buruz:
    – Diru-laguntzak
    – Ikaspburuak elkartasunez kudeatzeko egitasmoa.
    – Bekak.
    – Dekretu eta agindu legegileak hezkuntza arloan…
    – Ikastetxeetako alderdi guztietan aholkularitza zerbitzua eskaintzea, esaterako eredu pedagogikoen arloan, eskola kontseiluentzat, araudiak, legediak, ikasketa orientazioa eta abar.
  • Orientazio juridikoko zerbitzua.
  • Heziketa proiektu eta egitarau zehatzak diseinatzea ikastetxeentzat: eskolaz kanpoko jarduerak, jangelak, kirolak, garraioa …
  • Erantzun zibileko asegurua Gurasoen Elkarteek antolatutako ekintza guztietan
  • Guraso Eskolak Guraso-Eskolek adituen laguntza dute famipentzako orientazio praktikoa emateko garaian. Hain zuzen ere, famipa arteko harremanak, baloreen inguruko hezkuntza edo Internet eta telebista erabiltzeko gomendio praktikoak dira lantzen dituzten gaietako batzuk.
  • Dokumentuak izapidetzeko aholkuak, diru-laguntzen kasuan esaterako.
  • Ikasleen eta boluntarioen aseguruaren kudeatzea
  • Guraso elkarteen balizko arazoei konponbidea ematea eta bitartekaritza lanak egitea.