2014ko IGEei zuzendutako diru-laguntzen behin-betiko ebazpena argitaratu da:

EBAZPENA, 2014ko urriaren 31koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, Helduen Hezkuntzako ikasleen elkarteentzako eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzako laguntzak emateko dena.

Justifikatzeko epea 2014ko abenduaren 10ean bukatuko dela gogoratzen dizuegu. Diru-laguntza justifikatzeko dokumentu betegarriak eta jatorrizko fakturak entregatu behar dituzue. Entregatutako dokumentu guztien fotokopia egin eta artxiboetan gorde itzazue.
Justifikazio orria (dokumentua irekitzeko arazoak badituzue begiratu hemen )

Laguntza edo argibideren bat behar baduzue federaziora deitu.