“Ez dut ulertzen nire seme-alaben etxerako lanik eta ez dakit egin beharreko azaltzen”. Nola lagundu diezaioket?
Euskaraz ez dakiten gurasoentzat kezka handia izaten da eskolako lanen gaia, beldur baitira seme-alabei ikasketa prozesuan ezin izango dietela lagundu. Hala ere, dirudi baino errazagoa izaten da.
Hitzaldi hauek euskara ez dakiten gurasoentzat oso lagungarria izango direlakoan gaude. Izan ere, euskara ez jakitea ezin da oztopo bat izan gure seme-alaben heziketa prozesuan.

Hurrengo hitzaldiak

Otsailak 26 18:00: Elorrioko eskola
Martxoak 2 15:00: Txurdinaga eskola (Bilbao)
Martxoak 3 15:00: Mugika eskola (Bilbao)
Martxoak 16: 16:00 Zazpi Landa eskola (Bilbao)
Apirilak 21, 17:15 J.M. Sanchez Marcos – Kontxa (Bilbao)
Apirilak 23 15:00: Pagasarribide eskola (Bilbao)

Edukia:

  • Eskolako lanei buruzko oinarri nagusi batzuk: eskolako lanen helburuak, ikasteko ohiturak.
  • Eskolako lanen ezaugarriak : edukien eta haurren adinaren arabera.
  • Ezaugarri ezberdinetako eskolako lan batzuk gurasoekin egitea eta horietan laguntzeko hizkuntzaren muga gainditzeko ideiak ematea.

Hizlaria: Iñaki Eizmendi (hezitzailea)