Hezkuntza Laikoa elkarteak erlijio katolikoko irakasleen egoerari buruzko azterketa egin du. EH-Bildu taldeak Gasteizko Legebiltzarrean egindako galderari esker lortutako datuak aztertu dituzte, eta hauek dira atera dituzten ondorioetako batzuk:

  • Haur eta Lehen Hezkuntzan EAEko sare publikoan lan egiten duten erlijioko irakasleek erlijio katolikoko 9,8 eskola-ordu ematen dituzte batez beste astean.
  • Haur eta lehen hezkuntzan erlijioko irakasleek izan beharko luketen lanaldia ematen dituzten erlijio katolikoko orduen arabera adierazi da hurrengo grafikan:

  • Bigarren hezkuntzan EAEko sare publikoan lan egiten duten erlijioko irakasleek erlijio katolikoko 10 eskola-ordu ematen dituzte batez beste astean.
  • Bigarren hezkuntzan erlijioko irakasleek izan beharko luketen lanaldia ematen dituzten erlijio katolikoko orduen arabera adierazi da hurrengo grafikan: