Ikastetxeetan ordezkaritza-organo gorenetako kideak aukeratzeko hauteskunde-prozesua urriaren erdialdean zabalduko da.  Prozesua hasi aurretik IGEaren hautagaitza prestatu, IGEren OOG-Eskola Kontseiluko kide bat izendatu eta hautagaitzak ikastetxeko zuzendaritzan aurkeztu ditzakezue. Jarraian hori guztia egiteko gomendioak ematen dizkizuegu:

IGEaren hautagaitza prestatu

  •  Ikastetxearen zuzendariari zenbat plaza huts bete behar diren. Horretarako aurreko hauteskundeetako akta, hau da 2012koa eskat.
  • Soberako hautagaiak izatea komeni da, gerta daitekeen edozein baja ordezkatu ahal izateko.

IGEren OOG-Eskola Kontseiluko kide bat izendatu

  • IGEak gurasoen ordezkari bat izendatu ahal du hauteskunde-prozesuetatik kanpo.
  • Izendatutako pertsonaren izena zuzendariari eman behar zaio, hautagaitzak aurkezteko epea hasi baino lehen.
  • Pertsona hau IGEaren kidea den edozein gurasoa izan daiteke eta IGEko zuzendaritza batzordeak proposatu behar du.

Hautagaiak ikastetxeko zuzendaritzari aurkeztu