Ikasturte honetarako Kontsumo Arduratsuaren proiektu berria prestatu dugu, zuen eskolara eramatea nahi baduzue BIGErekin harremanetan jarri lehen bait lehen.

Egitura aurreko urteen baino pixka bat desberdina izango da ikasle eta irakasleen saioak (klasekoak) eta gurasoenak independienteak izango baitira.  Zuek nahi duzuena aukeratu ahal izateko proiektua prestatu dugu.

2012 urtean  Bilboko Udalaren dirulaguntzari esker  Bilboko hainbat eskoletan egitasmoa garatu ahal izango dugu  (2013ko otsaila arte)

2012-2013 ikasturtean  Bizkaiko Foru Aldundiak emandako dirulaguntza daukagu Bizkaiko eskoletan  programa garatzeko

Programaren Webgune berezia

Bidezko merkataritza

Ekoizle eta kontsumitzaileen arteko erlazio komertzial boluntarioa eta justua bultzatzen duten hainbat gobernuz kanpoko erakundek, Nazio Batuek eta gizarte zein mugimendu politikoek sustatzen duten merkataritza eredu alternatiboa da bidezko merkataritza.

Intermón Oxfam GGKEarekin elkarlanean, Iparra eta Hegoaldearen arteko merkataritza erlazio justuagoetaz arituko gara, hitzaldi eta beste jardueratan bidez. Ondoren, bidezko merkataritzako produktuen salmenta antolatuko da. Azkenik, gai honi buruzko triptikoak banatuko zaizkie ikastetxeko familiei.

Arropa Garbia Kanpaina

Nazioarteko ehungintzako lan eskubideen arloan aritzen diren GGKEen nazioarteko koalizio batek, kontsumitzaileen elkarteek, sindikatuek eta bestelako erakundeek osatzen dute Arropa Garbia Kanpaina, herrialde kontsumitzaileetan zein ekoizleetan.

Setem GGKEarekin elkarlanean, hainbat dinamika landuko dira: jantzien etiketak, zergaitik balio dute 1000 euro Nike markako zapatilek, eta abar. Ondoren, truke esperientzia bat egingo dute ikasleek norberaren jantziekin eta amaitzeko, triptikoak bidaliko zaizkie familiei.

Elikadura subiranotasuna

Kontsumo arduratsu alternatiba hau Emaus ONGD-arekiko kolaborazioan landuko da. Alternatiba honetan elikagaigintza azpimarratuko da.

Elikagai lokalak daramatzaten prozesu desberdinak eta munduko beste leku batzuetakoak ikusiko dira. Poluzioan eta gure elikagai ez ekologikoen osasunerako duen kaltea eta elikadura osasuntsu eta osasungarriaren onurek azalduko dira .

Elikadura subiranotasuna kontzeptuaren garrantzia azalduko dugu

Jarduerak

5. eta 6. mailako ikasle eta irakasleekin tailerrak eta saio didaktikoak.

Guraso. Azalpen saioak, mahai informatiboa, triptikoak,….

Erakusketa tematikoak

Egitasmoaren triptikoa jaitsi: kontsumo arduratsua

Harremanetarako idatzi posta elektroniko honetara.