Abian da Guraso Elkarteen hezkuntza-jarduera onen lehiaketaren 4. edizioa. Ikasturte honetan ere hiru sari banatuko ditugu (1.500, 1.000 eta 500 eurokoak), horietaz gain 500 euroko sari berezia emango diogu testuliburen kudeaketa onena egiten duen egitasmoari. 2014ko apirilaren 11ean amaituko da esperientziak aurkezteko epea eta ekainaren 1ean ospatuko dugun Euskal Eskola Publikoaren 23. Jaian banatuko ditugu sariak.

Lehiaketaren web gunean aurkituko dituzue: kartela, oinarriak, 3. lehiaketan saritutako esperientizak, orain arte aurkeztu diren esperientziak eta zuen jarduera-ona bidaltzeko helbide elektronikoa: www.ehige.org/praktikaonak