Martxan da Guraso Elkarteen hezkuntza-jarduera onen 3. lehiaketa. Ikasturte honetan ere, aurreko bietan bezala,  hiru sari emango ditugu: 1.500 euro (lehena), 1.000 euro (bigarrena) eta 500 euro (hirugarrena).

Edizio honetan, gainera, 1.000 euroko sari berezia jasoko du gurasoen parte-hartzea sustatzen duen ikastetxeko proiektu onenak. 2013ko apirilaren 19an amaituko da esperientziak aurkezteko epea, eta ekainaren 2an Murgian (Araba) ospatuko dugun Euskal Eskola Publikoaren 22. Jaian emango ditugu sariak.

Lotura honetan dituzue lehiaketaren oinarriak, 2. edizioan saria jaso duten esperientziak eta 3. lehiaketan parte hartzeko esperientziak bidaltzeko helbidea.