Urtea amaitzeko hilabete eskas geratzen denean, Eusko Jaurlaritzak ez du ebatzi guraso elkarteen diru-laguntzen deialdia. Hala, 2016ra arte guraso elkarteok ez dugu jasoko 2015ean egindako jarduerei dagokien diru-laguntza.

Atzerapen honek abagune konplikatuan uzten du guraso elkarteen mugimendua, 2009tik jasandako %50eko murrizketa gehitu behar baitzaio egoera honi.

“Hezkuntza-administrazioak gurasoen elkarteen sortzea eta jarduera bultzatuko du eta berauek sendotzeko eta garatzeko finantziazio-bideak finkatuko” dituela jasotzen duen arren Euskal Eskola Publikoaren Legeak, atzerapen eta murrizketa hauek zaildu baino ez dute egiten eskola-arrakastaren faktore den gurasoen parte-hartzea euren seme-alaben heziketan

Euskal Hezkuntza Legea abiatu duen momentu honetan, Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu IGE eta federazioak hezkuntza-eragile direla aitortzea eta ondorioz, euren izatea eta mantenua bermatzea, hezkuntza-sistemak jasotzen duen finantzazioaren araberako finantzazio publikoa bermatuz.B_dirulaguntza_galdera