Abenduaren 3an, euskararen egunean, Bilboko ikastetxeetako ikasleek Eidaberen “Futbolariak eta printzesak” antzezlana ikusteko aukera izango dute BIGE eta Bilboko Udalaren arteko elkarlanari esker. Ikasturtean zehar zuen ikastetxean emanaldi bat antolatu nahi izanez gero idatzi Iruneri iuria@bige.eus helbidera

Futbolariak eta Printzesak parekidetasunean eta berdintasunean hazi eta hezteko antzezlana da:

“Odei eta Lur klasetik ihes egin duten neska eta mutila dira. Besteengandik ezberdin sentitzen dira, ez dituztelako neska ala mutil bati egozten zaizkion arauak bete nahi. Lurrek, Lur izan nahi du eta Odeik, Odei, inork esan gabe nola jokatu behar duten; mutila izateagatik futbolean jokatu behar duen ala neska izateagatik printzesak atsegin behar dituen.

Topiko sexistekin hautsi nahi duen haur eta gaztetxoentzako komedia azkarra. Esketx moduko eszena laburretan zehar, parekidetasunean bizitzea zailtzen duten egoerak umorez agerian utziko dituzte, antzerki jolasa eta musika lagun dutela.

Barrea mundua iraultzeko modurik ederrena izan daiteke, sekula samurtasuna ahaztu gabe, gure sentimenduek egiten baikaituzte aske. Eta horixe izan nahi dute, hain zuzen ere, Lurrek eta Odeik, libre, nahi duten hori adierazi, bizi eta sentitzeko, inposaketa eta etiketa sexistarik gabe mundu aske batean.”

Antzezlanari buruzko informazio gehiago: http://eidabe.com/
tarjetoia.indd