Etxerako lanen gaiari buruz familiek duzuen iritzia ezagutu nahi dugu BIGEtik. Ikasleek zenbat denbora behar duten etxerako lanak egiteko, zer etxerako lan mota izaten dituzten… jakin nahi dugu.

Informazio hori biltzeko inkesta bat prestatu dugu, beheko estekan duzue. Inkestako galderak erantzuteko minutu batzuk eskaintzea eskertuko genizueke, oso lagungarria izango da.

Etxerako lanei buruzko inkesta

Ikastetxe publikoetan ikasten duten ikasleen gurasoei zuzenduta dago inkesta hau. Seme-alaba bakoitzeko inkesta bana bete behar da.