Cargando Eventos

« All Eventos

  • Este evento ha pasado.

Zein da familien zeregina mundu digitalean?

2017/02/02 @ 17:00 - 19:00

Otsailaren 1 eta 2an Eskola Digitala jardunaldien hirugarren edizioa ospatuko dugu, Euskal Eskola Publikoko kide garenok digitalizazioaren bidea elkarrekin egitea helburu duen ekimena. Horretarako adituen hitzaldiak, ikastetxeen esperientziak, enpresen aurkezpenak eta eztabaida-guneak prestatu ditugu.

Familiok gune berezia izango dugu otsailaren 2an. Sendoa Gómez Guerra, pedagogo eta guraso eskolen kolaboratzaileak hausnartzen lagunduko digu gurasoak dugun zereginaz mundu digitalean. Nola lagundu diezaiekegu seme-alabei teknologia berrien erabileran? Nola desberdindu ditzakegu erabilera ludikoa eta ezagupena sortzen duena? Ez dugu ahaztuko gehien arduratzen gaituen gaia: nola finantziatuko da digitalizazioa?

Eztabaidako espazioa ere izango dugu, nahi dituzuen galderak egiteko.

Detalles

Fecha:
2017/02/02
Hora:
17:00 - 19:00
Pagina Web:
http://eskoladigitala.euskaleskolapublikoa.eus/

Lugar

Holiday Inn Bilbao
Zumalakarregi 40
Bilbao,

Organizadores

EHIGE Gurasoen Elkartea
Sarean
Bihar