Maiatzaren 16 eta 23an greba deialdiak egin dituzte ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek ikastetxe publikoetan. CCOO sindikatuak ere bat egin du greba deialdia egin du 16an. Maiatzaren 20an, bestalde, manifestazioak deitu dira eguerdiko 12etan Donostia, Gasteiz eta Bilbon.

Greba deialdi hauen helburua da azken urteetan irakasleen lan-baldintzek jasan dituzten murrizketak salatzea eta barne hartzen dituzte, besteak beste gelako ratioak jaistea, ordezkapenak lehen egunetik egitea eta irakasleen egonkortasuna.

EHIGE-k bat egiten du aldarrikapen hauekin, azken urteetan salatzen ari garen beste batzuei gehitzen zaizkielako: azpiegiturak, material curricularrak, guraso elkarteen diru-laguntzak, eta abar). Hori dela-eta ikastetxeetan antolatu diren konzentrazioetan eta maiatzaren 20an antolatu diren manifestazioetan parte hartzera animatzen ditugu familiak.