Euskal Eskola Publikoaren 27. Jaia Lekeition ospatuko dugu ekainaren 3an ZAPRAN GAGOZ! lelopean, arrantzan zorte ona izaten dutenean arrantzaleek erabiltzen duten esamoldea.

Aste honetan jaiaren kartelak jasoko dituzue zuen ikastetxeetan!

Euskal Eskola Publikoa hezkuntzaren ardatz nagusia izan behar dela aldarrikatu nahi dugu. Euskal Eskola Publikoak kalitatezko hezkuntza eskubidea defendatzen duelako, erlijioak, gizarte maila eta arrazaren gainetik. Euskaraz bizi eta ikasten dugulako. Munduari irekia, familiak eta irakaslegoa elkarlanean dihardutelako. Gure eskoletan hezkuntza berritzailea garatzen delako gaur egungo egoerari egokituta.

Materialak: Kamisetak, katiluak, amantalak, txapak, poltsak… BIGEn eskatu ditzakezue iuria@bige.eus helbidera idatziz, edo Jaiaren webguneko on-line dendan.

Autobusak: Zuen Udalarekin kontaktuan jartzera animatzen zaituztegu, jaiaren egunean Lekeitiora joateko autobusak diruz lagundu ditzan.

Info + Jaiaren webgunean: http://www.euskaleskolapublikoarenjaia.eus, Facebook-en eta @eepjaia twitter-eko kontuan