Gaur, ekainaren 3an Lekeition ospatuko dugun Euskal Eskola Publikoaren 27.Jaiaren egitaraua aurkeztu dugu Bilbon.

10:30etan hasierako ekitaldia izango da Eskolan. Hortik aurrera jarduera pilo bat antolatu ditugu adin guztietarako, horien artean:
– “Atzekabe” musika taldeak jaiaren hasierako doinuak ipiniko ditu Eskolan, ondoren “Pirritx, Porrotx eta Marimotots” pailazoekin hitzordua dugu Plazan.
– Hondartza gainean dagoen Parkea lasai gunea izango da eta bertan eskainiko dira magia, jarduerak eta tailerrak adin txikiko umeentzat.
– Gazteen hitzordua,”The Uski´s” taldearekin eskolan izango da eta jaiaren bukaera “Trikizo” taldearekin, Plazan.
– Egunean zehar Lekeitioko kale animazio eta musika taldeekin kalez kale dantzatuko dugu.
Eta ez galdu hondartzako jarduerak: Big Sup, piraguak eta Irlara bisitaldiak. Ekarri bainu jantzia!.

Lotura honetan behin-betiko egitaraua deskargatu dezakezue:
Egitaraua-EEP-Jaia-2018