Larunbat honetan aurkeztuko dugu Euskal Eskola Publikoaren 27. Jaia Lekeitioko plazan. Urtero antolatzen dugun jai honen bidez eskola publikoaren aldeko aldarria egiten dugu familiok eskola-komunitateko gainontzeko kideekin batera.

Eguerdiko 12etan izango da aurkezpen ofiziala plazako kioskoan. Aurkezpenaz gain izango da zer egingik goizean zehar. 11etan hasiko ditugu ospakizunak puzgarri, jolas eta tailerrekin Taberna eta pintxoak ere izango ditugu tripa betetzeko eta argazki erraldoia gingo dugu mundo guztira zabaldu dadin Euskal Eskola Publikoaren aldeko mezua.