Aurreneko hitzordua Bilbon izango da ostegunean (apirilaren 26an). Bertan izango dira Xabier Amuriza, “Txapel” eta Unai Egia, abestiaren egilea. Gonbidatuta zaudete goizeko 11etan Bilborock-en ospatuko dugun ekitaldira eta oparitxo bat emango dizuegu (eman izena ehige@ehige.eus helbidean)

Bestalde, ostiralean (apirilak 27) jaiaren kantua zuzenean joko dute kantuaren protagonistek, Bandako musikariak eta eskolako ikasleak arratsaldeko 7etan Lekeitioko Ikusgarri zineman antolatu dugun ekitaldian. Sarrerak Dra! dendan, Eskolako zuzendaritzan eta Iturriotzeko zuzendaritzan daude salgai 1€-ren truke.

Abestia urtarrilaren bukaeran grabatu zen eta bideoklipa egun hauetan grabatzen ibili gara. Lekeitioko aurkezpeneko txartel guztiak saltzen badira bigarren saio bat egingo da segidan. Aurkezpeneko txartela gordetzen duzuenei bideoklipa eta abestia duen CD bat emango dizuegu hurrengo egunetan.  ZapranGagoz!!