Euskal Eskola Publikoaren 22. Jaia hurrengo ekainaren 2an ospatuko dugu Arabako Murgia-Zuia herrian “Haziak Indartu” lelopean.

LELOA 

“Haziak indartu” da aurtengo Jaiaren leloa. Beronen bidez, askoren lanari esker Europa mailan erreferentzi den kalitatezko Eskola Publikoa daukagula aldarrikatu nahi dugu, alde batetik. Baina hortik haratago joan nahi dugu. Daukaguna babestu nahi dugu kanpotik datozen erasoetatik, eta hobetu. Horregatik, lanean jarraitu behar dugu.

LOGOA

Haritz batekin eta Gorbea mendiarekin irudikatu dugu gure leloa. Haritzaren sustraiak ikus ditzakegu, lurretik jaten duten haziak. Badakigu hazi onak ditugula gure ikastetxeetan; horiek babestuz aurrera begiratu nahi dugu. Haritza, bestalde, sendoa da, eta baita alaia eta irudimentsua ere, eskolak inguruan txertatutako jolas-gune ere izan behar baitu.

Informazio gehiago: Haziak indartu