Pasa den ostiralean, martxoaren 23an  aurkeztu da “Bale!” abestia Zarauzko Orokieta Eskolan.  Euskal Eskola Publikoaren XXI. jaiaren abestia, hain zuzen ere. Xabier Euzkitzek egin du letra eta Antxon Sarasuak musika. Eskolako guraso, ikasle eta irakasleek jarri diote ahotsa eta musika honako hauek: Bixente Martínez (gitarra eta mandolina), David Gorospe (bateria), Igor Gartzia (txistu txikia), Antxon Sarasua (baxua eta eskusoinua). Andoaingo Neurotika estudioetan grabatu eta nahastu da Aitor Carrasquedo teknikariarekin. Hemen dituzue Abestiaren letra eta Bale! abestia. Etxean zein eskolan irakurri, entzun eta abesteko. EITBn emandako bideoa ikusi ahal duzue hemen azpian.  Eta esteka honetan Diaro Vascok egindakoa. Hasi bada abesten!!! [info +]

Bale! abestiaren aurkezpen bideoa