2008-2010 urteei dagokien EAEko hezkuntzaren egoerari buruzko txostena argitaratu du Euskadiko Eskola Kontseiluak. Lau atal ditu: plangintza, ebaluazioa, irakasleen prestakuntza eta ikastetxeetako berrikuntza, finantziazioa eta baliabideak. 0-2 urte bitarteko eskaintza publiko falta 12 udalerritan (Bizkaiko 10), euskara maila eskasa eta finantziaketa handitzeko beharra (EAEn BPGren %3,2 inbertitzen da eta Europan %7 bataz beste) azpimarratu ditu, besteak beste, hezkuntza-eragileek osatzen duten kontsultarako organo honek.