Maiatzaren 28an Juan Manuel Sánchez Marcos HLHIn (Bilboko Kontxa Eskola) I. Zientzia Azoka ospatu zen.

Helburua: zientziarekin ondo pasatzea eta ikastea.

Jarduera eskolako familien elkarteak bultzatu zuen, eta Lehen Hezkuntzako 59 ikaslek hartu zuten parte. Sumendiak, noriak, laba-lanparak, jateko slimea… Primeran egon zen!.

Datorren ikasturtean jarraituko dute zientziarekin jolas egiten, eta Haur Hezkuntzako umeak ere gonbidatuko dituzte parte hartzera.