Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak eta hiru foru aldundiek beharrezkotzat jo dute tresna praktiko bat sortzea, lagungarria izango zaiena ikastetxeetatik eta guraso elkarteetatik antolatzen diren eskolaz kanpoko kirol jardueren arduradunei. Hori dela eta, eskola inguruneko kirol kudeaketari buruzko gidaliburu bat prestatzea erabaki dute lau erakundeek. Gidaliburu honen xedea da dokumentu bakar batean jasota uztea, modu argi eta eskematikoan, Euskadin eskola inguruneko eskolaz kanpoko kirol jarduera kudeatzeko kontuan hartu behar diren alderdi guztiak, barne hartuta erakundearen jardunari dagozkion elementu administratibo eta juridikoak, baita erabilgarriak izan daitezkeen beste baliabide batzuen aipamena ere (diru laguntzak, araudiak, kontaktuen direktorioa, etab.).
Gidaliburuaren asmoa ez da sakontasunez garatzea alderdi teknikoak eta legezkoak; ikastetxeetan eskolaz kanpoko kirol jarduera kudeatzen dutenek izan ditzaketen zalantza zehatzak argitzeko lehen baliabide bat izan nahi du. Norbaitek atal jakin batean sakondu nahi izanez gero, gidaliburuan bertan horretarako aukera ematen duten beste dokumentu eta informazio batzuk aipatuta datoz, eta horietara iristeko estekak ere ageri dira.

Hemendik deskargatu ahal duzue “KIROL ERAKUNDEAK SORTU ETA KUDEATZEKO GIDALIBURUA“.