Ikasleentzako eskola asegurua

BIGEk kontratatzen du ikasleentzako borondatezko aseguru hau. 12,00 € kostatzen da ikasleko.

Ikasleentzako asegurua MUTUA GENERAL DE SEGUROS-en bidez egin dugu eta mediku zerbitzua IKASLARIN-ek emango digu. Protokoloa betetzea derrigorrezkoa da.

BIGEra bidali behar dituzuen datuak hauek dira:
•    Ikastetxearen izena
•    Aseguratutako ikasleen zerrenda.

gisasi@bige.eus helbidera bidali behar dira datuak

Urriaren 8a baino lehen bidali behar dira datuak

Boluntarioentzako asegurua

BIGE-k istripu asegurua kontratatu du federazioan elkartuta dauden asoziazioetako kideentzako. Nor dago aseguruaren barnean?

–  Zuzendaritza-batzordearen kideak. Elkartea BIGE-n federatuta egon behar da eta Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan inskribatuta. (Zuzendaritza-batzordea eguneratuta egongo da.)

– Eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzen duten bolondresak. Hauek akordioa sinatu behar dute elkartearekin. Elkartearen akta-liburuan agertuko dira. Bolondresak ordainketarik jasoten ez duten pertsonak dira.

Honekin batera betetzeko fitxak bidaltzen dizkizuegu. Batean, zuzendaritza-batzordearen datuak eguneratuta jartzeko. Bestean, eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzen duten bolondresen datuentzako.

Guztira, 10 pertsonentzako asegurua da.

gisasi@bige.eus helbidera bidali behar dira datuak.

Bolondres batek istripua izanez gero jarduteko 2018-2019

 

IGEentzako erantzukizun zibilaren asegurua

Aseguru hau BIGE Guraso Elkartean federatutako elkarte guztientzat da eta ez da aparte ordaindu behar.

IGEaren zuzendaritza batzordea eta honek eskuordetzen dituen pertsonak estaltzen ditu.

Polizaren kopia bat nahi izanez gero, mail bidez eskatu dezakezue.

Erantzukizun zibileko aseguruaren poliza (pdf)